Pasaden asteazkenan, IKT-ko lehenengo eguna izan zen. Hasteko, Andonik bere buruaren eta gaiaren aurkezpena egin zuen. Gero, bakoitza norberaren aurkezpena egin zuen. Bakoitza bere izena, urteak, ikasketak eta zer espero zuen ikastea irakasgai honen bidez azaldu zuen.
Bestetik, taldeka proposamenak idatzi ditugu Haur Hezkuntzan IKT-ak egoki erabiltzeko.
Amaitzeko, mitoak landu genituen, hau da, mito bakoitza azaldu genuen eta, Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa-ri buruzko informazioa ikertu genuen.
Lehenengo klase horren dinamikarekin oso gustura sentitu naiz eta asko gustatu zait. Nahiz eta hasieran ohitura ez izateagatik pixka bat harritu zitzaidan, azkar moldatu nintzen dinamikara eta parte hartu nuen behin eta berriro. Izan ere, horrela klaseak askoz interesgarriagoak eta produktiboagoak direlakoan nago.
Bestetik, informazioa bilatu behar izan genuenean, batzuetan hainbat zailtasun izan genituen nire taldean. Hala nola, Big Ban data-ren kontzeptua ulertzea asko kostatu zitzaidan. Baina, Andonik ulertzen ez genuena azaldu zigunean, argi geratu zitzaigun kontzeptu orokorra (hasiera batean informazio masiboari buruzko proiektu bat zen, baina orain, informazio masibo horrek Big Ban data-ren izena hartu du).
Bideo guztien artean, gehien harritu eta esanguratsuena iruditu zitzaidana hurrengoa da.
Azkenik, nahiz eta bideoak ikusiak izan, harritzen jarraitzen nau mundu honetan daukagun pribazitate eza eta nire eskuan dagoen heinean, hainbat gauza ekiditzen saiatuko naiz. Batez ere, sare sozialetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario